Astelehenean Juan XXIII. kaleko neurketen inguruko bilera egingo dute
Beasaingo bidegorriaren ardatzaren inguruan, Juan XXIII kalean egindako neurketen inguruko bilera egingo dute Beasaingo Udaleko kideek bizilagunekin datorren uztailaren 22an, astelehena, arratsaldeko 18:30ean, Usurbe antzokian. Bileran, kale horretan egin diren neurketen inguruko txosten teknikoa azalduko zaie bizilagunei. Udaletik Juan XXIII eta Zazpiturrietako bizilagunak gonbidatu nahi ditugu bilerara, informazioa zuzenean jaso dezaten.