«Festetan, batzutan disfrutatu egiten dut, bestetan bete-bete egiten naiz»
Bizi osoa darama tabernari lanetan Aitor Urretak (Ordizia, 1969). 13 urte zituela hasi zen Miami tabernan zerbitzatzen, eta orain dela 16 urte ireki zuen Pottoka taberna.
«Krisian gaude, baina tabernak beti daude beteta», egia al da hori?
Ez, hori ez da horrela.
Nola bizi dituzu herriko festak?
Ondo, batzutan disfrutatu egiten dut, bestetan bete-bete egiten naiz.
Zer egingo zenuke gusotra Ordiziako festetan?
Disfrutatu eta ahal den ondoen pasa.
Zaletasun bat.
Perretxikoak.
Pelikula bat.
Forrest gump.
Musika talde bat.
Negu Gorriak, Fermin Muguruza eta Potrotaino.
Abesti bat.
Muerte al violador, Potrotainorena.
Janari bat.
Angulak.
Edari bat.
Ardoa eta garagardoa.
Oporretarako leku bat.
Karibe.
Amets bat.
Kariben bizitzea.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Pottoka taberna ireki genuena, 1997-7-17.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Autoa Euskal Tonbolan.
Gorroto duzuna.
Xirimiria.
Goierriko txoko bat.
Altzagarate eta Oiangu.
Herriko alkate bazina.
Etxeorratz handi bat egingo nuke autoak aparkatzeko.
Ordizian biziko ez bazina…
Kobazulo batean.