
Goi tentsioko linearen aurkako plataformak 12.000 alegazio aurkeztu ditu Nafarroako eta Gipuzkoako gobernu delegaritzetan. Alegazioak herritar kaltetuek, udalek, baserritarren elkarteek, ehiztariek eta turismo bulegoek sinatu dituzte, besteak beste. Egitasmoa bertan behera uztea eskatzen dute. Sekula ez dira horrenbeste alegazio aurkeztu egitasmo baten aurka.