Gurrutxaga, sorleku baserria
Gurrutxaga izeneko hiru baserri daude Zumarragan. Horietako bat da Gurrutxaga goikoa, Soraitz auzoan dagoena. Baserri hau Zumarragaren historian aztarna utzi duten hainbat pertsonaiaren sorlekua da.
Jose Ignazio Agirrebengoa bertan jaio zen XIX. mendean. Mexikora joan zen, eta han Antonio Prada Zumarragako udal artxibozainaren esanetan, «sekulako dirutza» egin zuen. Mexikok bere independentzia aldarrikatu eta gero, Frantzian bankari lanak egin zituen. «Ez zuen bere sorterria inoiz ahaztu».
Hurrengo belaunaldiko Agirrebengoa anaiek, Pascualek eta Juan Marik, Zumarragako hilerria egin zuten, eta parrokiari eman zioten.