Jendetza dabil Beasaingo merkealdien azokan
Gaur goizean ireki ditu ateak Bareak Merkatari Elkarteko merkealdien azokak. Beasaingo Loinazko San Martin plazapean jarri dituzte postuak elkarteko hainbat dendek, deskontu berezi-bereziekin. Erropak dituzte, batez ere, postuetan, eta bikini, bainujantzi eta belardendako produktuak ere badaude salgai. Gaur eta bihar egongo da zabalik merkealdietako azoka hau, gaur arratsaldean 17:00etatik 20:00etara eta bihar 11:00etatik 14:00etara eta 17:30etik 20:00etara.
Bareak Merkatari Elkartekoak “oso gustura” daudela azaldu dute, “ostiral goiza izan arren jende izugarri dabilelako”. Azokari lotuta, hainbat ekintza egingo dira gaur-biharretan. Gaur arratsaldean salgai dagoen erroparekin desfilea egingo dute eta larunbatean txapak egiteko tailerra egongo da haurrentzat. Azokak iraungo dituen bi egunetan 50 euroko balioa duten bi txekeren zozketan parte hartzeko boletoak emango dira, erosketak egiten dituztenen artean.