Alkohol tasa sei aldiz gainditzen zuen gidari bat atxilotu dute Beasainen
Ertzaintzak 46 urteko gizonezko bat atxilotu du bart, mozkortuta gidatzeagatik. Goizaldean, Ertzaintzaren patruila batek “modu arraroan” gidatzen ari zen kotxe bat ikusi du Loinatz auzoan. Autoa geldiarazi eta gidariarengana gerturatu direnean, mozkortuta zegoela ikusi dute. Alkohol proba egin eta gero, 1,40 mg-ko tasa eman du, legeak baimendutakoa baino ia sei aldiz handiagoa. 46 urteko gizonezkoa atxilotu egin dute, trafiko segurtasunaren kontrako ustezko delitu bategatik. Lehendik ere, bi aldiz atxilotu izan dute gizonezko hori, eta bietan gidabaimena kendu zioten, antzeko delituengatik.