Ordizia K.E. Urpekoak igeriketa taldekoen argazkia.
Ordizia K.E. Urpekoek hastear dituzte denboraldi berriko entrenamenduak. Igerilari helduenak irailaren 9an hasiko dira eta gazteenak 10ean arratsaldeko 17.00etan Majori Polikiroldegian.
Taldera igerilari berriak erakartzeko, gainera, bi ate irekien jardunaldi antolatu dituzte. Datorren irailaren 14 eta 21ean izango dira polikiroldegiko igerilekuan 9.30etan edo 11.00etan. Hegats igeriketa ezagutu nahi duen edonor joan daiteke; dei berezia egiten diete 1996 eta 2003 urte bitartean jaiotakoei.
Lorpen garrantzitsuak izan zituzten Urpekoak taldeko kirolariek joan den denboraldian. “Oso harro eta pozik” azaldu dira taldekoak lorturiko emaitzekin eta hasi berri duten denboraldian emaitza hobeak lortuko dituztelakoan daude.