Bidegorriaren zati berriaren harira Juan XXIII kaleko bizilagunek egindako "eskaerak erantzun asmoz", semaforo bat jarriko dute
Beasaingo bidegorria osatzeko egitekoak ziren ondorengo bi faseetako batean aldaketatxo bat egingo dutela azaldu dute gaur goizean prentsaurreko bidez Beasingo Udalean. Egindako informe teknikoak Juan XXIII kaleko paretek “ez duela ingongo ondoriorik ebatsi” azaldu du Koldo Agirre alkateak, baina, “Juan XXIII kale inguruko bizilagunen eskaerak erantzun asmoz”, “semaforo bat jarriko da trafikoarentzat eta kaperatik CAFeko sarrerara paso alternoa egongo da. Horrela, semaforoak erregulatuko du bertako trafikoa, bi norabideei pasea txandaka emanez”. 90 metro inguruko zatia izango da semaforoen bidez erregulatuko dena (Kutxa paretik parkeraino), bi noranzko izango dituen errepide zatian autoak txandaka pasa daiteze.
Beasaingo bidegorriaren lanek aurrera jarraitzeko, datorren astean kontratazio mahaia elkartuko dela azaldu du Agirrek, esleipenari lehen oniritzia emateko eta, ondoren, esleipenaren onarpena hirigintza batzorde eta gobernu batzordetik pasako dela azaldu du. Hortik aurrera, bidegorriaren bi faseak gauzatzeko obrak hasiko dira eta lauzpabost hilabeteko epean bidegorria herritarrentzat erabilgarri izatea espero dute.
Bidegorriaren egitasmoa gauzatzeko egindako prozesuarekin “gustura” daudela azaldu du Agirrek “proiektua herritarrekin konpartitu dugulako eta herritarrei iritziak emateko espazioa, denbora eta aukera eman diegulako”. Aldiz, gai honen inguruan “puntu beltz bat” aipatu nahi izan du, “oposizioak izan duen jarrera” azpimarratuz, bere ustez, oposiziak “auzotarrengan alarma soziala piztu nahi izan duelako eta herritarren bizi kalitatea hobetuko duen proiektuak aurrera egiteko trabak jartzen ibili delako”.