Bihar hasiko da Idiazabalgo areto futbol taldearen garagardo festa
Bihar hasiko da Idiazabalgo areto futbol taldearen garagardo festa. Igarondo pilotalekua bihar, etzi eta igandean irekiko dute, 18:00etatik 04:00etara. Hamabost garagardo mota ezberdin dastatzeko aukera egongo da. Gainera, janaria zerbitzatuko dute.
Aurtengoa hamaikagarren edizioa da. Garagardo horiak, xigortuak eta beltzak egongo dira. Baita gariarekin egindakoak ere. Litro erdiko pitxarra 3,5 eurotan salduko dute. Alkohola edaten ez dutenentzat, ura eta limoidun garagardoa egongo dira.
Afaltzeko aukera ere egongo da. Garagardo festa gehienetan ukondoa eta saltxitxak bakarrik eskaintzen dituzte, baina idiazabaldarrek patata tortilla eta brotxetak ere prestatuko dituzte, besteak beste.