Ehunka lagun izan dira Antioko Interpretazio Zentroko tabernaren irekieran
Eguraldi onak lagunduta ireki zituzten atzo Antioko Interpretazio Zentroko tabernako eta jatetxeko ateak. Bide batez, zentroko ateak ere zabaldu zizkieten Antiora igo ziren ehunka bizilagunei. Zazpiak aldera Mikel Serrano Zumarragako alkateak hitza hartu zuen. Ordura arte eta ondoren ere, Xamber musika taldearen zuzeneko emanaldia eskaini zuen. Serranok atzo bere poza agertu zuen “jendearen babesagatik” eta gaineratu zuen: “Urteetako ametsa bete da”.