«Elkartasuna eta bizipoza», Irrien Lagunen Lazkaoko jaian
Berria.info- Irailaren 22an ospatuko dute Irrien Lagunak klubaren eguna, Lazkaon (Gipuzkoa). Baina berezia izango da aurtengo jaia, behar bereziak dituzten haurrekin eta haien familiekin lan egiten duten elkarteei eman baitiete protagonismoa. Jaia aurkeztu dute gaur Donostian, eta ILGE Irrien Lagunak Gizartegintza Elkartea aurkezteko ere baliatu dute. Esparru askotako 22 elkatek osatzen dute, oraingoz, ILGE, baina ateak irekiak dituela erantsi dute. Behar bereziak dituzten pertsonekin lan egiten dute haietako askok.
Berria.info- Irailaren 22an ospatuko dute Irrien Lagunak klubaren eguna, Lazkaon (Gipuzkoa). Baina berezia izango da aurtengo jaia, behar bereziak dituzten haurrekin eta haien familiekin lan egiten duten elkarteei eman baitiete protagonismoa.
Jaia aurkeztu dute gaur Donostian, eta ILGE Irrien Lagunak Gizartegintza Elkartea aurkezteko ere baliatu dute. Esparru askotako 22 elkatek osatzen dute, oraingoz, ILGE, baina ateak irekiak dituela erantsi dute. Behar bereziak dituzten pertsonekin lan egiten dute haietako askok.
Elkartasuna “laguntza ematetik harago” zabaltzeko osatu dute ILGE, Jose Mari Agirretxe ‘Porrotx’-ek azaldu duenez. Hiru urte badira Irrien Lagunak Kluba sortu zutela, “alaitasunez, balio hezitzaileak hedatzeko”. Osasuna, kultura, zientzia, natura eta elkartasuna hartu zituzten ardatz.
“Eta elkartasunari indar berezia eman nahi genion”, azaldu du Agirretxek. Horrela sortu dute ILGE. Elkarte horiei elkartasuna emateko, eta haien lana zabaltzeko, “bizipozean eta auzolanean”. Hori du leloa aurtego jaiak, hain justu, ‘Bizipoza. Auzolana’.
Leire Mitxelena fibrosi kistikoa dutenen elkarteko kideak azaldu du elkarteok nolako arazoak dituzten. Gutxi izan ohi direla eta ezagutzera ematea zail egiten zaiela, esaterako. Horregatik, ILGE laguntza handia dela azaldu du.
Irailaren 22ko jaian “denentzako” moduko ekintzak antolatu dituzte. Han izango dira Irrien Lagunen ikuskizun eta pertsonaje guztiak. Eta Lazkaoko herritarrek eta taldeek ere parte hartuko dute. ILGEko hainbat taldek ere ekintzak egingo dituzte: kirol egokituak, txakurren erakustaldia, zeinu hizkuntza tailerra…
Bazkaria ere emango dute, puzgarriak jarriko dituzte, eta Juan Gorritik hormairudi bat margotuko du, umeekin, beste ekintza askoren artean. Eguraldi txarra egingo balu ere jaia egiteko neurriak hartu dituztela jakinarazi dute.
Sarrera hartzeko, zapi bat erosi beharko dute bertaratu nahi dutenek, bost euroan. Irrien Lagunen klubaren webgunean jarri dituzte azalpenak. Denda batzuetan ere eros litezke. Familiek hamar euroan hartu ahal izango dituzte, eta Irrien Klubeko kideek doan izango dute sarrera.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.