
Asteburuan ospatuko dituzten Igartzako jaietan, I. Beasaingo Igartza Mendi Duatloia egingo dute. Xiker Mujika auzotarrak beste zenbait duatloizalerekin batera antolatu du proba hau eta “proba gogorra” izango dela azaldu du: “23 kilometroko proba izango da, eta horietatik korrikan egin beharreko kilometro bat eta bizikletak egin beharreko kilometro bat nahiko gogorrak dira”, dio.
Lasterketa arratsaldeko 16:00etan hasiko da Florencio Axpe kaletik. Lehenik korrika egingo duten ibilbidea eta gero bizikletaz egin beharko dute, alderantzizko norantzan.
Izen-ematea gaur gaueko 22:00etan amaituko da
www.kirolprobak.com-en, baina, larunbatean ere, proba hasi aurretik izango da izen emateko aukera.