«Nire helburua proba bukatzea zen, beste dena bakarrik etorri da»
Kirola afizio ez ezik ofizio ere bihurtu du Gema Hernandez urretxuarrak. Zumarragako Ispilla kiroldegian egiten du lan eta hainbat duatloitan eta triatloitan parte hartua da. Iaz, ordea, Ironman proba batean parte hartzea erabaki zuen, eta pasa den asteburuan jokatu du aurrenekoa, Vichyn (Frantzia). Emaitza bikaina lortu du, gainera; izan ere, 35 eta 39 urte arteko emakumeen artean Europako txapeldunorde tituluarekin itzuli da Vichytik.

Ironman baten luzeerak eta gogortasunak errespetu handia ematen bazion ere, «oso esperientzia polita» izan dela azaldu du, eta «oso gustura» dago emaitzarekin, izan ere, «horrelako froga bat bukatzeak emozionalki ematen dizun poza ere izugarria da». Bizi izan duen esperientzia ikusita, «hurrengo Ironman proba non eta noiz egin pentsatzen hasia» dela aitortu du.
Gema Hernandezi egindako elkarrizketa bihartik aurrera irakurri ahal izango da GoiBerri aldizkarian.