
Beasain Football Fest jaialdia egingo dute ostiraletik igandera bitartean Beasainen. Hiru egunez futbolaz gozatzeko aukera izango da, bestelako hainbat ekintzekin tartekaturik. Iazko edizioan Beasain, Zaraitz, Tolosa, Donostia eta beste hainbat herritako 100 taldek parte hartu zuten, 400 haurtik gorak.
Jaialdi honen hirugarren edizioan, Zuhaitz Gurrutxagaren ikuskizuna azpimarratu nahi izan dute antolatzaileek. Horrez gain, gurasoei ere oharra helarazi nahi izan diete aurkezpen prentsaurrekoan, gogoraraziz “hau ez dela txapelketa bat” eta, beraz, “ez dagoela irabazi beharrik”. Honako egitaraua egongo da jaialdiak iraungo dituen hiru egunetan:
Ostirala:
13:00-14:00 Iñaki Mujikaren zuzeneko irratsaioa goiko plazan jarritako zelaian.
17:00-23:00 BeFF13 futbol festaren hasiera
17:00-20:30 Gaztetxoen arteko 3X3 futbol partidak plazan ipinitako zelaietan
17:00-23:00 Futbolinak denen eskura
17:00-23:00 Jatetxea-taberna goiko plazan edariak Txominen parrilan egindako pintxoak, oilaskoak eta abar. Musika eta futbola giro alaiean. Saski erraldoiaren tiketak salgai
20:30-21:30 Beasain K.E.ko talde guztien aurkezpena. Aurkezlea: Mikel Apaolaza
21:30-23:00 Musika zuzenean Beasain K.E.ko jokalariez osatutako taldearen eskutik
Larunbata:
09:00-23:00 BeFF13 futbol festaren hasiera
09:00-20:30 Gaztetxoen arteko 3X3 futbol partidak plazan ipinitako zelaietan
09:00-23:00 Jatetxea-taberna goiko plazan edariak Txominen parrilan egindako pintxoak, oilaskoak eta abar. Musika eta futbola giro alaiean. Saski erraldoiaren tiketak salgai
09:00-23:00 Futbolinak denen eskura
20:30-21:30 Beasain-Ordizia, jokalari ohien arteko 3X3 futbol derbia
22:00 Zuhaitz Gurrutxagaren Showa
Igandea:
09:00-20:00 BeFF13 futbol festaren hasiera
09:00-14:30 Gaztetxoen arteko 3X3 futbol partidak plazan ipinitako zelaietan
09:00-21:00 Jatetxea-taberna goiko plazan edariak Txominen parrilan egindako pintxoak, oilaskoak eta abar. Musika eta futbola giro alaiean. Saski erraldoiaren tiketak salgai
09:00-20:00 Futbolinak denen eskura
13:30-14:15 Basurdetxoen harrapaketa jolasa
14:30-16:30 Paella-jan herrikoia plazan (6 euroren truke). Jarraian bertso saioa eta jokalari guztientzeko opariak
16:30-17:00 Basurdetxoen harrapaketa jolasa
17:00-19:00 Gaztetxoen arteko 3X3 futbol partiden finalak goiko plazan ipinitako zelaietan
19:00-20:00 Finalisten sari banaketa
19:00 Saski erraldoiaren zozketa