Joxepa Etxeberria zaldibiarrak ehun urte bete ditu, gaur. Zubi-Ondo tabernako bost belaunaldiko sendian adintsuena da Joxepa. Herenamona titulua uztailaren 10ean jaso zuen, Eneko hereniloba jaio zenean. Bi hilabete geroago, gaur, mendea bete du berak.