Iudian, hainbat erakundetako agintariak ageri dira, eta erdi-erdian, Albert Fert 2007. urteko Fisika Nobel Sariduna.
Ordiziako Udalak harrera egingo dio Albert Fert fisikariari gaur iluntzeko 19:00etan pleno aretoan. Frantziarra Fisikako Nobel Sariduna izan zen 2007. urtean. 2011ko maiatzean Ordizian egin zen Nazioarteko Nanoteknologia Kongresuan hartu zuen parte Fertek. Aste honetan berriz, Donostiako Miramar Jauregian egiten ari den gisako kongresu batean izango da. Euskal Jaietara inguratzeko gonbita atsegin handiz hartu duela diote udaletik.
Ekitaldi xumea izango da. Harreraren ondoren, udal ordezkari batek hitza hartuko du, eta segidan oroigarri bat emango diote Ferti.