Jubilatuen irteerako izena gaurko eman behar da Ataunen
Atseden-Toki jubilatu elkarteak Gasteizera txangoa antolatu du, irailaren 17rako. 08:45ean San Gregoriotik eta 09:00etan San Martindik irtengo da autobusa. Katedrale zaharra eta Fournier karta museoa ikusiko dituzte. Bilibio jatetxean menua bazkalduko dute. Bazkideen prezioa 30 euro da, besteena 35 euro. Izena emateko azken eguna gaurkoa da, 11:00etatik 13:00etara, elkartean. Bestetik, gaur 19:00etan San Martin jaiak prestatzeko lehen bilera izango da, Oargi elkartean.