Lazkaoko merkatariek azoka egingo dute irailaren 21ean, plazan
Lazkaon merkatari elkarteak stock azoka antolatu du, Lazkaoko dendari guztientzako. Irailaren 21ean izango da, larunbatarekin, plazako pilotalekuan. 10:30etik 13:30era eta 16:30etik 20:00etara egongo dira postuak zabalik. Lazkaoko merkataritza aukera erakutsi, eta dendetan ‘stock’-ean dituzten salgaiei “irteera ematea” dira helburuak. Lazkaon elkarteko kide ez diren dendariek ere parte hartu ahalko dute azokan, eta haiek gonbidatu dituzte bereziki.
Parte hartuko dutela jakinarazteko edo informazio gehiago jasotzeko, bi bide jarri dituzte aukeran: 943 08 79 88 edo info@bareak.eu (Gorka edo Estitxu).