Mikel Oskoz mendizale legazpiarrari omenaldia egingo diote larunbatean
Mikel Oskoz mendizale legazpiarrari omenaldia egingo diote datorren larunbatean sendikoek eta lagunek. Omenaldiari 12:00etan emango diote hasiera, Otañora bidean, barkua zegoen lekuan. Jesus Mari Perez Oskozen lagunak aitortu duenez, «sorpresaz» harrapatu ditu mendizale legazpiarraren heriotzak.
Pasa den irailaren 3an, hilaren amaieran egingo den Aizkorrin Barrena mendi martxarako bideak garbitzen ari zela iktus bat izan ondotik zen du zen Oskoz. Brinkolako Armuño gainaren inguruetan zegoen ondoezik sentitzen hasi zenean. Perezek azaldu duenez, ospitalera eraman zuten handik, baina «hurrengo egunean hil zen» laguna.
Mendian oroituko dute Oskoz
Omenaldiari hasiera emateko hitz batzuk esango dituzte Oskozen oroimenez, ondoren, «txalaparta egongo da eta lore eskaintza, bere argazki baten inguruan». Ekimenari amaiera emateko «salda eta pintxoak» banatuko dituzte bertaratzen diren guztien artean. Ez da hau, dena den, Oskozen omenez egingo den ekitaldia bakarra, izan ere, irailaren 29an, Aizkorri Barrena mendi martxari hasiera eman aurretik «omenaldi xume bat» egingo diote.