Zubi-Ondoko Joxepa Etxeberriak ehun urte bete ditu
Joxepa Etxeberria zaldibiarrak ehun urte bete ditu, gaur. Zubi-Ondo tabernako bost belaunaldiko sendian adintsuena da Joxepa. Herenamona titulua uztailaren 10ean jaso zuen, Eneko hereniloba jaio zenean. Bi hilabete geroago, gaur, mendea bete du berak.
Joxepa Etxeberria zaldibiarrak ehun urte bete ditu, gaur. Zubi-Ondo tabernako bost belaunaldiko sendian adintsuena da Joxepa. Herenamona titulua uztailaren 10ean jaso zuen, Eneko hereniloba jaio zenean. Bi hilabete geroago, gaur, mendea bete du berak.
Lazkaomendiko Okobio baserrian (Zaldibia) jaioa da Etxeberria, eta gaztetan joan zen, neskame, Zubi-Ondora. Gaur, ehungarren urtebetetzean, herritar ugariren bisita jaso du, baita Joxean Etxabe alkatearena eta Eñaut Hernandez eta Jon Mikel Ruano zinegotziena ere. Plaka bat oparitu diote, udalaren izenean. Okobio baserrikoek atzo oparitutako oiloarekin egindako salda eta baso ardoa hartzen ari zela jaso du udalekoek bisita. Eskerrak eman dizkie, behin eta berriro, “akordatzea ez da gutxi” esanez.
Joxepa Etxeberria zaldibiarra, Zubi-Ondo etxean, gaur./Aimar Maiz
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.