Antion hasi eta amaituko da larunbatean, Magallonen omenezko txirrindu lasterketa
Enrique Magallon zenaren omenezko txirrindulari proba antolatu du Goierri kirol elkarteak biharko. Junior eta kadete mailetan dabiltzan txirrindulariek hartuko dute parte, «denboraldiko azken proba» izango den honetan, Javier Garcia de Andoin elkarteko lehendakariak esan duenez. Ez da hori asteburuan egingo den bizikleta gaineko proba bakarra; igandean zikloturistek ere martxa egingo dute.