Enrique Magallon zenaren omenezko txirrindulari proba antolatu du Goierri kirol elkarteak biharko. Junior eta kadete mailetan dabiltzan txirrindulariek hartuko dute parte, «denboraldiko azken proba» izango den honetan, Javier Garcia de Andoin elkarteko lehendakariak esan duenez. Ez da hori asteburuan egingo den bizikleta gaineko proba bakarra; igandean zikloturistek ere martxa egingo dute.
Igande honetan hasiko da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia. Edizio honetan, bost izango dira bertan parte hartuko duten bertsolari goierritarrak; hauek dira: Iban Urdangarin, Iker Zubeldia, Iñaki Apalategi, Nerea Elustondo eta Aitor Sarriegi. Haiekin hitz egin du GoiBerri aldizkariak, eta ostiraletik aurrera irakurri ahal izango da erreportajea. Aurrerapen moduan, bideo honetan bildu dituzte bertsolariek esandakoetako batzuk.
Zumarragako Udalak San Gregorio parkeko irisgarritasuna hobetuko du. Urrian hasiko dituzte lanak eta hiru hilabeteko epean amaitzea aurreikusten dute. Udalbatzako alderdi guztiek aho batez onartu dute erabakia osoko bilkuran. Lanen aurrekontua 434.762 eurokoa da BEZ barne