Areria antzokiaren kudeaketa-zerbitzua lehiaketara atera du Lazkaoko Udalak
Lazkaoko Udalak lehiaketa publikora atera du Areria kulturguneko areto nagusia kudeatzeko zerbitzua. Zeharkako kudeaketa bidez esleituko dute. Kontratuaren iraupena bi urtekoa izango da, gehienez beste bi urterako luzatzeko aukerarekin. Urteko aurrekontua 28.760,33 eurokoa da, BEZik gabe. Aurrekontu hori hobetu ahalko dute lizitatzaileek. Baldintza pleguak udal webean daude (lazkao.net), eta eskaintzak urriaren 9ra arte aurkez daitezke, udaletxean.