Ondo Ibili! proiektua jarri zuten martxan Beasainen duela urtebete, herritarrak ariketa fisikoa egitera bultzatzeko. Programa horri jarraituz, egitasmo berri bat aurkeztu dute gaur goizean, San Martinen estatua parean. Aranalde eta Asmube elkarteetako ordezkariak, Beasaingo osasun zentruko arduraduna eta Osasun Saileko bailarako arduradunak aurkeztu dute egitasmo berria Koldo Agirre alkatearekin batera. Luzeera ezberdinetako lau ibilbide ezberdin markatzen dituen panel berria jarri dute San Martinen estatua parean eta ostegunero goizeko 10:00etan ibilbide ezberdinak egiteko bilduko direla azaldu dute.
Ibilbide hauek, gerturatzen den jendearen erritmoaren arabera sailkatuko dituzte, talde ezberdinetan banatuta. Ibilbide hauek taldean egitearen onura “fisikoa eta emozionala” izan daitekeela azaldu dute, oinez doazen bitartean taldean doazen beste pertsona batzuekin norberaren sentipenak elkarbanatzeko aukera izango dutelako. Talde hauetan “inor atzean ez uzten ahalegin berezia” egingo dutela ere azaldu dute.
Elkarte ezberdinek elkarnalean antolatu dute egitasmo hau eta ostegunero elkarte batek edo pare batek hartuko dute taldeak antolatzeko ardura. Lehen aldiz urriaren 3an egingo dituzte ibilbideak taldeak, 10:00etan San Martinen estatua paretik abiatuta. Herritarrei ibilbide hauek taldean egitera animatu nahi dituzte.
Honakoak dira ibilbideak:
-Kiroldeagia- Oria: 5,9 kilometro
-Oria bidea: 2,9 kilometro
-Futbol zelaia: 2,4 kilometro
-Urbialde plaza: 275 metro