Ataunen bi udal eraikin txukunduko dituzte, auzolanean
Ataungo Udalak auzolanerako deia egin die herritarrei, larunbaterako. Herri Antzokia eta San Gregorioko bikario etxe zena txukundu nahi ditu udalak, zinema denboraldi berriari ekiteko eta kultur jarduerak antolatzeko. San Martingo plazan elkartuko dira langileak, zapatuan 08:00etan.