Hondakinei buruz bilerak egingo dituzte, gaur, Olaberrian
Hondakinak biltzeko sisteman aldaketak egingo ditu Sasietak Olaberrian ere, eskualdeko beste herri txikietan bezala. Gaur egun dauden edukiontziak kendu, eta sei gunetan bilduko dituzte: Ihurre auzoan bi, kaskoan beste bi, eta Errekalden eta Gaineran bana. Itxituretan egongo dira hondakinak bereizita uzteko ontzi guztiak, eta Olaberriko bizilagunek bakarrik erabili ahal izango dituzte. Autokonpostaia ere bultzatuko dute. Gaur bi bilera egingo ditu udalak herritarrekin, sistema berriaren azalpenak emateko: aurrenekoa 17:00etan da, eskola zaharrean, eta 19:00etan udaletxean.