Iban Urdangarin ataundarra eta Mikel Paredes lazkaotarra izan dira garaile Lazkaoko mendi duatloian
Lazkaon, larunbatean, I. Mendi Duatloiaren esprint motan Mikel Paredes lazkaotar gaztea izan zen azkarrena, Jonatan San Juan eta Ander Gomez atzetik zituela. Olinpikoan, Iban Urdangarin ataundarra nagusitu zen. Julen Gomez eta Goio Mujika sailkatu ziren bigarren eta hirugarren.
Neska bakarrak parte hartu zuen. Maite Murgia lazkaotarra olinpikoan lehiatu zen.
Partaidetza antolakuntzak aurreikusitakoa baino handiagoa izan da. 30 bat kirolari espero bazituzten, 75ek osatu zuten proba. Haurretan 70 gehiago aritu ziren.