Idiazabalgo baserritarrek Aragoiko ustiakuntzak bisitatu dituzte
Idiazabalgo baserritar talde bat Aragoin egon zen asteburuan, Iparraldeko Euskal Laborantza Ganbarakoekin batera. Irteera hau Gaztaren Mamia egitasmoaren barne antolatu dute. Haragitarako ardiekin lan egiten duen kooperatiba batean, esnetarako ardiekin lan egiten duen familia batekin, haragia despiezatzeko instalazio batean eta abeltzain kooperatiba batean egon ziren eta Pirinioetako abeltzaintza ezagutu zuten. Irteera oso aberasgarria izan dela eta aurrerantzean halako hartu-emanak bultzatzen jarraituko dutela aipatu dute.