Lazkaon bihar hartu behar dira San Migeletako tikeak
San Migel egunean, igandean, ohiturazko herri afaria izango da aurten ere Lazkaon. Plazako pilotalekuan jarriko ditu udalak mahaiak. Tokia hartzeko, txartelak aurrez hartu behar dira, zenbat lagun joango diren zehaztuta. Bihar, osteguna, 09:00etan hasiko dira txartelak ematen, bukatu arte. Txartelak zenbatuta egongo dira, eta bakoitzari aulki bat egokituko zaio.