Lizarrustiko txondorra ikusteko, taldeentzat bisita gidatuak antolatu dituzte
Igande eguerdian piztu zuten Lizarrustiko parketxearen alboan (Ataun) ikatz txondorra. Urriaren 12ra arte egongo da egosten, egun horretan festa giroan ikatza ateratzeko. Bien bitartean, ikazkintzari buruz gehiago jakiteko, taldeekin bisita gidatuak antolatu ditu Parketxe Sareak. Ordua aurrez hartu behar da (943 18 03 35, 943 67 06 37 edo barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net). Parketxean, berriz, Zuhaitz motak, bizimodu baten ahotsak dokumentala jarriko dute.