Auzokonpostaren gaineko hitzaldi-tailerra egingo du Ordiziako Udalak
Etxeetan sortutako materia organikoa tratatzeko modua da auzokonposta edo autokonpostarena. Konpostadora txikiak, giltzapetuta, etxe alboetako zelai guneetan kokatu ondoren, konpromisoa hartzen duten bizilagunek erabili ditzakete. Ordiziako bizilagunak auzokonpostan parte hartzera animatu nahi ditu udalak. Sistemak dituen abantailak nabarmendu dituzte; ordutegi aldetik duen erosotasuna, esate baterako.
Sistema interesatzen zaienentzat hitzaldi-tailerra egingo dute. Bihar arratsaldeko zazpietan jarri dute hitzordua Barrena Jauregiko batzar aretoan zalantzak eta kezkak argitzeko. Joan ezin dutenek berriz, udalera jo ahal izango dute informazio bila edo ordizia@sasieta.org helbidera ere idatzi daiteke.













