Edukiontzi marroiaren erabilera bultzatuko dute Birziklapenaren Astean
Birziklatzea erraza da lelopean Birziklapenaren Astea egingo dute datorren astean Urretxun eta Zumarragan. Sasieta Mankomunitateak antolatutako egitasmoak edukiontzi marroiaren erabilera bultzatzeko helburua du, baita birziklapenaren inguruko zalantzak argitzeko asmoa ere. Astearen baitan egingo dituzten ekintzez gain, Areizaga-Kalebarren plazan karpa bat ipiniko dute eta edukiontzi marroia erabiltzeko izena bertan eman ahal izango da aste osoan zehar.