'Hiri debekatuaren mapa' egin nahi dute Beasainen
Bidertu Gizarte Kudeaketa enpresak Asmube elkartearekin eta Beasaingo Udalaren laguntzaz, egitasmo berri bat jarri dute martxan: Karrikan berdintasuna irrikan! Egitasmo honen bidez, Beasain herri seguruago eta bizitzeko egokiagoa egin nahi du. Bidertuko Nerea Lidia Hernandezek azpimarratu duenez, “proiektu honen helburua ez da inondik ere beldurra sortzea. Beasain oso hiri segurua da, baina, hobetzeko dauden puntuak hobetu nahi ditugu”. Horretarako, Hiri debekatuaren mapa egitekoak dira.
Mapa hau egiteko fase ezberdinak aurrera eramango dituzte:Boluntario Egunean ASmuberen postuan hasi zuten informazio fasea. Urriaren 17an formazioa emango dute 16:30etik 18:30era Asmuben. Urriaren 26ean kalera aterako dira, herritarrek herriko mapan hiru koloretako txintxetak jarri ditzate. Koloreen arabera, puntu horietan segurtasuna, irisgarritasuna edo emakumearen presentzia sinbolikoa desegokia den identifikatuko dute. Ekarpenak Karrikan berdintasuna irrikan Facebookeko orrialdean ere egin daitezke puntu horien inguruko ekarpenak. Urriaren 31n markatutako puntuak aztertzeko ibilbidea egingo dute, behar errealak dauden ikusteko. Ondoren, foileto eta ikusentzunezko bidez datuak itzuliko dira eta, amaitzeko, Udalari eramango diote proiektua.
“Segurtasun eza, egon badago ere”, hauen ustez “beldur hori irreala da”. “Duela gutxi jaso diren estatistikek jasotzen dutenez, norbaii zerbait gertatzeko arriskua % 0,08koa da, eta horren barruan sartuko lirateke lapurretak, borrokokak… eta oso portzentai baxua izango litzateke bortxaketena”, diote.