Gaur goizean egin da Ordizia Txapeldun XXVI. gazta lehiaketa Ordiziako udaletxeko arkupetan. Azken hamar urteetan iraileko Euskal Jaietako azokan egiten den gazta lehiaketan garaile izandakoen arteko txapelketa da. Dagoeneko Ordizian ezaguna den Rikardo Remiro Eulateko artzainak eraman ditu lehen eta bigarren sariak. Zeanuriko Jon Etxebarriak, berriz, hirugarrena. Irailean irabazitako urte bakoitzeko gazta bat aurkeztu zezaketen artzainek.
Goierriko Hitza
Goierri

Sarituak kofradiako eta udaleko ordezkariekin.
Hamarretik zortziko puntuazioa gaindituta, Urrezko Gazta eskuratu du Remirok; baita urrezko eta zilarrezko dominak ere, zazpi puntu gainditu behar ziren dominak lortzeko. Jon Etxebarriak ere eraman du domina, brontzezkoa kasu honetan. Epaimahaiko kideek, beste behin ere, Idiazabal gaztaren “maila ona” goraipatu dute.
Giro ederrean ospatu da goizean zehar gazta lehiaketa. Asteazkenetako azokarekin batera, jende ugari gerturatu da Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradiak eta Udalak antolatutako ekitaldira.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.