Yoga, pilates eta aerobic kurtsoak hasi dira Ataunen
Ataungo Udalak antolatu dituen hiru soinketa ikastaro abian dira. Yogakoa irailaren 30ean hasi zen, eta ekainaren 16ra arte astelehenetan (18:30-20:00) jardungo dira. Pilatesekoa urriaren lehenetik ekainaren 17ra arte da (astearteetan, 09:30-11:00 edo 18:30-20:00). Aerobicekoa ostegunean hasi zen, ekainaren 19ra arte (ostegunetan, 19:00-20:00). Hiru jarduerak ikastaro gelan dira.