“Ekeko el perro”, atzo D’elikatuzen.
Atzo iluntzean eman zioten hasiera asteburu honetarako Ordiziarrocken baitan prestatu duten egitarauari. Hain zuzen ere,
Ekeko el perro bakarlariaren eta
Dhuna taldearen txanda izan zen D’elikatuzen egin zuten emanaldi akustikoan.
Edonola ere, atzokoa hasiera besterik ez zen izan, gaurko eta biharko egitarau bete-betea baitute oraindik aurretik. Iluntzean Hitzarok antolatuta herriko kaleetan Skandalue Elektrotxaraga arduratuko da giroa alaitzeaz eta ondoren kantu afaria egingo dute. Segidan, frontoi irekian Ordiziako lau taldek kontzetua eskainiko dute 22:30etik aurrera:
T3ra, Zutik Dirau, El Cerdo que Grunge eta
Perros del Norte.
Jaialdiko egun handia biharkoa izango da. Iluntzean Ordiziako
Twin Melody eta
Starblues taldeek joko dute Plaza Nagusian. Gauen, berriz, hamaiketatik aurrera
The Sparteens lapurtarren,
Cabbage City Rockers ordiziarren eta Don Letts musika eta zine zuzendari britainiarraren txanda izango da.
Lettsek eragin zuzena izan zuen 70eko hamarkadan punk musikaren hastapenetan Britainia Handian. The Clash taldearen musikan izandako eboluzioaren sustatzaile nagusia izan zen, eta talde horri buruz egindako
Westway to the World dokumentalarekin Grammy saria irabazi zuen AEBetan. Harekin batera Phil Strongman ere etorriko da.
Sex Pistols punk talde handiaren biografotzat hartzen da, eta hainbat liburu kaleratu du punkaren historiaren inguruan.