Goierriko lau udalerrik inbertsioak hitzartu dituzte Itten foru enpresa berriarekin
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Itten enpresak Goierriko lau udalerrirekin hitzarmenak sinatu zituen, atzo. Etorlurren ondorengoa da Itten, eta bi mila biztanle baino gutxiagoko herrietan azpiegitura-proiektuetarako laguntza finantzarioa, teknikoa eta juridikoa jasoko dute. «Bitartekoak banatzeko eta diru publikoa hobeto kudeatzeko» aukera emango duela esan du Iñaki Errazkin Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako diputatuak. Aramako Asier Mujika, Ataungo Igor Aierbe, Mutiloako Iñaki Ugalde eta Zaldibiako Joxean Etxabe alkateek sinatu dituzte hitzarmenak. Goierriko lehen herriak dira. Baliabide «mugatuak» dituztela, eta laguntza esker onez hartu dute.
Inbertsioen artean, eta oraingoz jakinarazi dutenez, Mutiloan Errotatxo eraikina berrituko dute, eta Ataun San Martinen ludoteka prestatuko dute.