Saneamendu sarea luzatzeko lanak egiten ari da Aramako Udala
Aramako Udalak 2013ko ekitaldiko aurrekontuan bereizita duen inbertsio kostotsuena gauzatzen ari da. Saneamendu sarea herriko hainbat gune gehiagotara luzatzeko obra da, 110.000 euro eta horri dagokion BEZa kostatuko dena. Lurkide enpresari esleitu zizkion udalak lanak.
Ur zikinen sarean, hoditeria sartuko dute, gaur egun ez daukaten eremuak zerbitzura lotzeko. Aiesta aldea eta Arizmendi-Iturriotz auzuneetako etxebizitzetako ur zikinak jasoko ditu hodiak. Guztira, 15 etxetakoak.
Urtea bukatzerako, Ibaresko zubia ere berritzeko asmoa dauka Aramako Udalak, egoera txarrean dagoelako.