Sortuko Herri Batzar irekia bihar 10:00etan Arranon
Beasaingo Sortuk Herri Batzar irekia egingo dute bihar. Goizeko 10:00etan hasiko dute batzarra Arrano Kultur Elkartean eta 12:30ak arte irautea aurreikusten dute. Honako gaiak landuko dituzte bertan: 2013-2014 ikasturteko herriko plangintza, Europar batasuneko hauteskundeak eta zaintza partekatua. Antolatzaileek herritarrak parte hartzera animatzen dituzte.