Berrogei bat lagun bildu dira Urola erreka garbitzeko auzolanean
Urretxu eta Zumarragako Errkaren Lagunak taldeak deituta, berrogei bat lagun bildu dira gaurko antolatu duten Erreka Egunean. Areizaga-Kalebarren plazan bildu dira, eta taldetan banatuta, bi herrietako puntu ezberdinetara joan dira, denen artean, Urola erreka garbitzeko asmoz. Antolatzaileek azaldu dutenez, "herrian errekaren inguruko errespetua zabaltzea" da ekimen honen helburua.
http://youtu.be/4qlQGglgeUk
Urretxu eta Zumarragako Errkaren Lagunak taldeak deituta, berrogei bat lagun bildu dira gaurko antolatu duten Erreka Egunean. Areizaga-Kalebarren plazan bildu dira, eta taldetan banatuta, bi herrietako puntu ezberdinetara joan dira, denen artean, Urola erreka garbitzeko asmoz. Antolatzaileek azaldu dutenez, “herrian errekaren inguruko errespetua zabaltzea” da ekimen honen helburua.
2007. urtean egin zen azkenekoz antzeko garbiketa bat auzolanean, eta azken urteetan utzita egon da lan hori. Baina talde honek, egun hau berreskuratzea erabaki du. Hala, “ingurumenaren inguruko sentsibilizazioa” landu nahi dute, datozen urteetan ere egun hori errepikatu dadin. Erreka garbitzeaz gain, hainbat panel informatibo jarri dituzte plazan eta errekaren inguruan. Behin lanak bukatuta, solasaldia eta hamaiketakoa ere egin dituzte.