Euskal presoekiko elkartasuna berretsi eta senideak omendu dituzte Lazkaon
Lazkaoko presoen aldeko taldeak zortzigarren urtez antolatu du Elkartasun Eguna. Atzoko ekitaldiaren ondoren, eguerdi partean hasi dira gaurko ekintzak. Aurrena, Lazkaoko eta Arbizuko taldeen arteko herri kirol jaialdia egin dute. Txandakako proba bizia izan da; aizkoran, trontzerran, oskoletan, txingatan eta korrika aritu dira, besteak beste. Bi taldeak parekatuta aritu badira ere, azkenean Lazkaokoak izan dira azkarrenak. Herri kirol saioaren ondoren, Lazkaoko presoen senideei omenaldia egin diete, dantzarien agurrarekin eta lore sorta banarekin.
taldeak parekatuta aritu badira ere, azkenean Lazkaokoak izan dira azkarrenak. Herri kirol saioaren ondoren, Lazkaoko presoen senideei omenaldia egin diete, dantzarien agurrarekin eta lore sorta banarekin. Gaurko ekitaldiak bukatzeko, bazkaria egin dute plazako frontoian.
Atzoko ekitaldian, okasiorako egindako bideo bat estreinatu zuten. Bertan, Anitz Eskisabel, Garikoitz Mujika eta Belen Gonzalez izan dituzte gogoan. Hainbat senideren testigantzak ere jaso dituzte bideo horretan. Ekitaldia osatzeko, dantzarien saioa eta hitzaldia ere izan zituzten.





















