Lander Camposek eta Haizea Ormaetxeak irabazi dute Euskal Herriko Dantza Txapelketa
Lander Camposek eta Haizea Ormaetxeak osatutako bikoteak irabazi du gaur Seguran jokatu den Euskal Herriko Dantza Txapelketaren 37. edizioa. Santurtzitik eta Leioatik (Bizkaia) etorritako bikoteak jantzi du txapela, 122 puntu batuta. Haien atzetik gelditu dira Jon Ibarguren azpeitiarra eta Idoia Besada pasaitarra, bigarren postuan. Hirugarren berriz, Iker Sanz lezotarrak eta Lierni Kamio billabonarrak osatutako bikotea gelditu da.
Bederatzi bikotek parte hartu dute 37. Euskal Herriko Dantza Txapelketan. Horietatik bakarra zen Bizkaikoa (gainontzeko guztiak gipuzkoarrak ziren). Jantzirik ederrenen saria Ibargurenek eta Besadak lortu dute. Irazleek, txapelaz eta diru sariaz gain, Nestor Basterretxea eskultoreak egindako oroigarria jaso dute.
sailkapena_2013