Berria.info- Espainiako Auzitegi Nazionalak
Parot doktrina ezarria duten zazpi presoren auziak ditu mahai gainean, erabakitzeko. Fiskalak eskaera atzo goizean egin arren erabaki gabe utzi zituen Kepa Solana euskal presoaren eta Ismael Miquel Gutierrez GALeko presoaren auziak —2002az geroztik hirugarren graduan da Miquel—. Gainera, atzo arratsaldean beste bost lagun aske uzteko ere eskatu zuen fiskaltzak. Miren Josune Onaindia, Joseba Iñaki Zugadi, Jose Gabriel Zabala, Jose Ramon Martinez de la Fuente eta Fernando Vicente Luis de Astarloa dira. Haiei guztiei buruz gaur erabakitzea espero da.
Berri gehiago ere izan daitezke gaur. Izan ere, Espainiako Auzitegi Gorena gaur bilduko da bere esku dituen sei kasuri buruz erabakitzeko. Juan Jose Legorburu, Andoni Cabello, Juan Ramon Rojo, Jose Ignacio Etxeberria, Ignacio Pujana eta Carmen Gisasolaren kasuak dira. Azken hori
Langraiz bidea hartuta balditzapean aske dago. Ezin da jakin erabakia noiz emango duten, baina gaur hasiko dira deliberatzen.
Atzo,
Parot doktrina ezarrita preso zeuden beste
hamalau preso askatzeko agindu zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak. Horietako bat da Jose Angel Biguri, eta Arabako presoa gaur geratu da aske. 2010eko ekainean utzi behar zuten libre.
Kepa Solana ere gaur atera da libre. Fiskalak eskaera atzo goizean egin arren erabaki gabe utzi zuen Solana euskal presoaren askatasun eskaera, eta gaur askatu dute.