Aurrekontu partehartzaileen ondorioak emango dituzte gaur Beasainen
Azarotik abendura bitartean Aurrekontu parte hartzaileen bidean izeneko egitasmoa jarri du martxan Beasaingo Udalak. Egitasmo horrekin Udal Gobernuak herritarren partaidetza bultzatu nahi izan du, aurrekontuen lanketa udaletik herrira atera eta herritarren ekarpenak eta proposamenak jasotzeko.
Partehartze prozesu horretan jaso dituzten ekarpenak eta ondorioak gaur arratsaldeko 18:00etan plazaratuko dituzte Igartza jauregian egingo duten bileran. Prozesuaren inguruko informazio gehiago dago Beasaingo Udalaren honako webgunean: partaidetza.beasain.org. Bertan ekarpenak egiteko aukera ere badago.