Beasaingo gida kaleratu du Josetxo Zufiaurrek
Joxe Zufiaurre etnografo eta ikerlari beasaindarrak Beasaingo gida bat publikatu berri du, “Beasain ezagutaraztea” helburu hartuta. Gida honetan Beasaingo historiaren eta Beasaingo txoko ezberdinen inguruko informazioa dago jasota, euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingeleraz. Beasaingo Udalak eta CAFek diruz lagundu eta 1.000 ale kaleratu dituzte oraingoz. Liburudendetan eta hoteletan daude eskuragai, bi euroren truke.
Zufiaurreren esanetan, “turistentzako baliagarri izateaz gain, beasaindarrek Beasainez gehiago jakiteko edota familiako edo lagunei herriari buruzko informazioa emateko” balioko du liburuxkak.
Liburuaren aurkezpena abenduaren 12an egingo dute, udaletxeko batzar aretoan, arratsaldeko 19:00etan.
Honen inguruko informazio gehiago, biharko HITZAn.