Zaldibiako Udalak %0,7 igoko ditu zergak eta tasak 2014rako
Zaldibiako Udalak %0,7 haziko ditu datorren urterako tasak eta zergak. Udalak eskaintzen dituen zerbintzuengatiko tasa eta urteko zerga ia denek jasango dute igoera hori. Salbuespena hondakin bilketaren gaineko tasarena izango da; %8 igoko dute arlo hori. Sasieta Mankomunitateak udalari aplikatuko dion igoera berbera egingo die udalak ere herriko zergadunei, «zuloa gehiago ez egiteko». Sasietak Goierriko udalerri guztiei %8 garestituko die hondakin bilketaren eta tratamenduen zerbitzuagatik kobratzen diena. Herriko tasak eta zergak 2014rako prezioetan egokitzeko, KPI Kontsumorako Prezioen Indizearen arabera doitu du Zaldibiako Udalak. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako urteko bataz besteko KPIren zenbatekoa hartu du aintzakotzat Zaldibiak, urtearteko tasa.