Egin Klik irudian 92. zenbakia irakurtzeko
Espainiako Gobernuak onartutako ikurren legeak beste garai batzuk ekarri ditu gogora. 1977an, Alkate Taldearen ekimenez hasi ziren ikurriñak udaletxeetako balkoietan jartzen, garaiko debekuen gainetik. Martin Perez de Albeniz Ormaiztegiko alkate izanda da talde hartako kideetako bat.
Bestalde, bederatzi urtez astero ipuin kontaketak egin dituen Mertxe Aizpurua ordiziarrarekin hitz egin dute. Antzerki munduan ere ibilia da, eta antzerki eskolak ematen ditu Jakintza Ikastolan. Ahozko komunikazioaz, ipuinez eta umeez hitz egin du.
Gazteak atalean, Aspe enpresakoekin entrenatzen hasi berria den Xabier Erostarbe pilotari urretxuarrarekin izan dira. Motzean atalean, berriz, inauterietako mozorro bila jo dute, Zaldibiako Jaiak dendako Agustin Mujika ‘Takolo’-rengana.