Bi pertsona kontratatuko ditu Beasaingo Udalak, TAO zerbitzurako
Beasainen TAO zerbitzua jarriko da martxan udaberrian eta Gertek enpresa izango da TAO zerbitzu horren arduraduna. Gertek enpresak 2 langile kontratatuko ditu Beasaingo TAO zerbitzuan lana egiteko. Hori dela eta, Beasaingo Udaletik, herritarrak animatu nahi dituzte lan eskaintza honetan parte hartzera.
Lan eskaintza honetan parte hartzeko interesa duten herritarrek, Curriculum Vitaea aurkeztu beharko dute Beasaingo Lanbideko bulegoan martxoaren 17ra bitartean (17a barne). Lan eskaintza honetan parte hartzeko beharrezkoa izango dagutxienez eskola-graduduna izatea edo bere baliokidea den titulazioa izatea, eta B2 euskara maila ziurtatzea. Maila hau ziurtatu ezin dutenek, Udal Euskaltegian egingo diren probetan ziurtatzeko aukera izango dute.
Beasaingo Udalak azaldu du “garrantzia berezia” emango diotela “langabetuen kontratazioari”. Iaz lau langile kontratatu zituztela ere gogorarazi dute.
Lan eskaintza honen prozesua Gertek enpresak berak bideratuko du martxoaren 24tik 28ra bitartean