Langile bat hartuko du Itsasondoko Udalak, egun batzuetarako
Itsasondoko Udalak langile bat kontratatuko duela jakinarazi du, egun batzuetarako lanerako. Eskolako eta haurtzaindegiko garbiketa lanak egiteko izango da. Izena emateko epea uztailaren 18ra arte jarri du. 18 urte beteta, Itsasondon erroldatuta egon eta bertan bizi, euskaraz hitz egin, langabezian egon eta lan horietan esperientzia izan behar du hautagaiak.