Beasain Institutukoek herbeheretarren bisita izan dute
Groningen (Herbehereak) hiriko Zernike ikastetxearekin egiten den elkartrukearen baitan, Herbehereetako gazte talde handi baten (52 ikasle eta 4 irakasle) aste beteko bisita izan dute Beasain Institutu Publikoan. Hemen pasatu dituzten egunetan, lan pixka bat egiteaz gain,hemengo inguruak bisitatzeko aukera izan dute: Beasain, Segura, Bilbo, Urbia, Donostia… «Oso inguru erakargarria dela aitortu ohi dute, hemengo ikasle eta familien tratua paregabea eta janaria primerakoa», diote institutukoek. Elkartruke honen itzulera apirilaren amaieran izango da. Orduan, hemengoak joango dira Groningenera, aste bete pasatzera, Europako hamar-hamabi nazio ezberdinetako gazteekin batera. Bestalde, Comenius proiektuarekin Estanbulen (Turkia) daude Beasain Institutuko hiru ikasle eta irakasle aste honetan.